AZKEN SARRERA
Hau azken sarrera
izanda, bukatutzat ematen dut Irakasle Funtzioko Bloga. Jakinarazi
nahi dizuet hasieran pentsatzen nuela blogarena gauza erraza izango zela, baina
nire egoera ikusita; ordu batzuk barru entregatu behar dudala, esan dezaket
bidea ez dela bat ere erraza izan. Zintzo izaten, esan behar dut porru eginda
nagoela, izan ere, lan hau oso luzea eta iraunkorra izan da eta ez dut denbora
oso ondo kudeatu. Gora-behera asko izan ditut; bazeuden egunak blogarekin
ehuneko ehunean jarrita nengoela eta bestalde, egon dira asteak ezer gabe geldi
utzi dudala lan hau.
Hasteko, esan
behar dut nire helburua zela zortzi hausnarketa egitea, pentsatzen nuelako
denbora soberan edukiko nuela eta nahiko azkar bukatuko nituela. Baina gauzak
ez dira nahi nuen bezala atera, izan ere, sei hausnarketa egin ditut, teknografia eta beste gauzatxoren bat gehitu gabe. Pasadan astean estuki nengoela
ikusita, banekien hausnarketa guztiak ez nituela bukatuko, bada, nahiago
nuelako sei egin, baina ondo eta informazioa bilatzen, zortzirak egin baino, eta
denak gaizki bukatuak egotea. Lan hau, berriro dinot ez
da batere erraza izan, nire kabuz ikasi behar izan ditudalako gauza ezberdin
asko eta oso denbora gutxian. Bloga egitea kostatu zaidala ikusteak, ez du esan
nahi ezer ikasi ez dudanik, ezta gutxiago ere. Gauza berri asko eta oso alderdi
garrantzitsuak ikasi ditut, eta ziur nago etorkizun ez oso urrun batean asko
balioko didatela irakasle izaterako orduan. Hasteko, autonomoa izaten ikasi
dut, ikasgai honi esker garatzen joan naizen alderdi oso garrantzitsua, gauzak
nire kabuz ikasi eta bilatu behar bainituen; irakurriz, bilatuz, galdetuz... Ikasgai
honek espero baino gehiago aberastu nau intelektualki. Hasieran pentsatzen nuen
ez nuela gauza berri asko ikasiko, nire iritzia ematean ez bainuen ezer
berririk deskubritzen, baina Alaitzek (nire irakasleak) lehenengo gogoeta
zuzendu zidanean jakin nuen nota ona lortu nahi banuen nire iritzia eman
aurretik informazioa bilatu behar nuela eta horrelaxe burutu nuen bloga.
Hasteko,
hausnarketa guztiak mahai gainean jarri nituen eta horietatik nire interesa piztu
zidaten seirak aukeratu nituen. Haukeratuetatik, gogokoenekin hasi nintzen; Emozioen
hausnarketa eta Imagin Elephants. Oso gustura egin nituen bi horiek, alabaina,
nire ama Musikoterapian aditua da eta emozioekin asko lan egin du, eskolan arazoak
zituzten umeak aurrera ateratzeko helburuarekin, beraz, berari buruz gauza asko
ikasi ditut eta informazio asko bilatu izan nuen, gaia super interesgarria
iruditu zitzaidalako. Bestalde, nire aita Pedagogoa da, Sacodejuegos izeneko
webgune bat du eta horren bitartez eskoletara eta udaletxeetara jolasak
eramaten ditu umeak beste era batetan ikas dezaten. Beraz, bi hausnarketa
hauekin bi astez egon nintzen, oso pozik egon nintzen hau burutzen, gainera
nire gurasoekin gai hauei buruz asko hitz
egin genuen eta horrek nolabait gure arteko harremana sendotu zuen.
Geroago, beste
hausnarketekin hasi nintzen, nahiko kantsatuta negoen aurreko bietan gauza asko
bilatu nituelako, baina egin behar nuela banekien. Konfiantzaren gaia, asko
gustatu zitzaidan, banekizkien gauzak baina, informazio berria bilatu nuenean
ez nituen espero bitxikeriak ikasi nituen. Loczy eta Biziloreren hausnarketak
interesgarriak iruditu zitzaizkidan, izan ere, ez nekien gauza askorik haiei
buruz eta jakiteko gogoak nituen. Egin nuen azken sarrera edo hausnarketa;
kalitatezko hezkuntzarena izan zen eta azkenekoa izanda pixka bat desmotibatuta
egon nintzen, baina hala eta guztiz ere, asko irakurri nuen, beraz horretan ere
asko ikasi nuen.
Laburbilduz:
ikasgai honek alderdi askotan lagundu dit. Alde batetik bizitza nire kabuz
bilatzen lagundu dit, txorakeria dirudiena baina ni batxilergotik nator eta han
dena eskura ematen digute. Bestalde, irakasle izateari buruz gauza berri asko
ikasi ditut baita, irakasle hobea izaten asko lagunduko didatenak. Nahiko pozik nago
ikasgai honekin, nik uste baino gehiago ikasi dut, eta nire kontura ikasi dut
ia guztia. Landu ditugun gaiak oso interesgarriak izan dira, nahiz eta denbora
gehiago izanez gero, dena patxada handiagoz egiteko eta gogoeta guztiak amaitzeko denbora izango nukela.
Comentarios
Publicar un comentario