KONFIANTZAREN PEDAGOGIA
Konfiantza
Pedagogikoaren eredu hori, Euskal Herrian hasi zituen bere ibilerak, Mondragon
Unibertsitateko Humanitate eta Enpresa fakultateek garatutako HAZITEGI
proiektuarekin. Pedagogia horren sustatzaile nagusia psikiatra, medikua eta
irakaslea da, Rafael Cristobal.
Pedagogia hori
teoria zientifiko eta enpirikoetan oinarritzen da, irakaskuntza tradizionalaren
alternatiba proposatzeko. Aldaketa nagusietako bat hezkuntza-prozesuko zatien
arteko harremana ulertzeko moduan oinarritzen da: ikasleengan, gurasoengan eta
irakasleengan.
Umeak, haur hezkuntza
etapan daudenean, hau da, 0-6 urte bitartean, sentsibilitate handikoak dira
kanpo eraginen haurrean, izan ere, edade horretan hasten da haien garapena.
Beraz, jakin beharra daukagu haur-hezkuntzako etapan ezinbestekoa dela
konfiantza, emozionalki eta mentalki umea garatzen joateko.
Konfiantza
izatearen prozesua nahiko luzea da eta umearen erritmoaren araberakoa, noski.
Prozesu honetan, umea hezkuntzaren erdigunean egon behar da, non bera da
prozesuaren denbora edo erritmoa eramaten duena. Prozesu honen hasieran,
normala da umea beldurtuta sartzea eskolan, jada, ingurune berria da
berarentzat eta konfiantza falta sumatzen du. Horri, geitu ahal zaio gurasoekin
daukaten atxikimendu hori, horretaz aldentzea ez da bat ere erraza inorentzako.
Haurraren lehen eskola-egunak ez dira batere onak, ezta erosoak ere; mundu
berri bati egin behar diote aurre eta konfiantzazko pertsonen babesik gabe
sentitzen dira. Haurrak konexio edo konfiantza hori espazioan eta irakasleengan
aurkitzen ez duen arte, ezinezkoa da haurra eroso sentitzea. Eta haurra ez
badago seguru irakaslearekin eta eskolako giroarekin, ez du gozatuko, ezta
esploratuko ere; beraz, haur horrek ez du behar bezala aurrera egingo.
Hau gutxi balitz,
haurrak sumatu behar du gurasoen eta irakasleen artean konplizitatea dagoela;
horrela, errazagoa izango da haurrak irakaslearengan konfiantza hartzea. Haurrek
familia txiki batean daudela sentitu behar dute, eta familia hori osatzen
dutela; irakasleak, gurasoak, lagunak eta, noski, lekua. Oso garrantzitsua da haurrak
eroso eta seguru sentitzea lekuan, eskola kasu honetan, horrela bakarrik
ausartuko baitira esperimentatzen eta ikertzen bertan dauden gauzekin. Gainera,
berriro esaten dut, familia eta irakasleen arteko harremana ona izatea oso
garrantzitsua da. Izan ere, Irakasle batek jakin behar du haurra zein
baldintzatan dagoen, hau da; osasun egokia duen, bere etxeko giroa nolakoa den,
seme-alabekiko guraso harremana, ondo lo egiten duen hala ez, arazo fisiko edo
mentalik dituen... Hauek dira irakasle batek haurrarekin harremanetan sartu
aurretik jakin behar dituen gauzak, horrela haurrak eta helduak izango duten
harremana biziagoa eta garbiagoa izango baita. Haurrari buruzko informazio hori
gurasoek bakarrik eman dezakete, eta, beraz, oso garrantzitsua da bi horien
arteko komunikazioa. Gainera, uste dut beharrezkoa dela, seme-alabek bezala,
gurasoek ere konfiantza izan beharko luketela irakasleengan, horrela seguruago
sentitzen baitira seme-alabak esku onetan uzterako orduan.
Behin haurrak
eskola barruan inguratzen duen guztiarekin nahikoa konfiantza duenean,
irakasleak bigarren mailako rola hartzen du. Haurrak konfiantza duen une
horretan da, bere kabuz jarduten utzi behar zaionean. Denbora eta espazioa eman
behar zaio jakin-minez egoteko, usaintzeko, ukitzeko, erortzeko... haurrek
seguru sentitzen direnean egiten dituzten gauza guzti horietarako. Une horretan
hasi behar du irakasleak haurra behatzen,behaketaren psikologia, deiturikoa.
Ondoren, irakasle on batek bere ikasleek beren kabuz ikas dezaten utzi behar
du, horrela bakoitzaren akatsak eta lorpenak atera daitezen. Berebiziko
garrantzia du haurrak inoren laguntzarik gabe sortu, irudikatu eta dibertitu
ahal izango duen espazio bat uzteak. Baina, haurrak laguntza behar duenean edo
prozesutik desbideratzen denean, irakasleak esku hartu behar du haur orok behar
duen laguntza izateko.
Bukatzeko, uste
dut oso garrantzitsua dela jakitea haurrek irakaslea erreferente gisa izan
behar dutela. Gauza asko ikas eta deskubri dezaketen erreferentea, sentimenduak
fidatu eta partekatu ahal izateko erreferentea. Irakasle bat haurraren atzean kokatzea
hezkuntza prozesuan, ez du esan nahi pertsona horrek autoritatea galduko
duenik, guztiz kontrakoa, modu askoz eraginkorragoan irakasten ikasiko du.
Haurrek hezkuntzaren motorra izan behar dute, eta irakasleek beren gidak izan
behar dira ikasteko prozesuan. Haur batek autonomoa izatea lor dezan, eta
behatuz eta manipulatuz ikasi dezan, bere gidariaren konfiantza behar du, kasu
honetan irakaslearen konfiantza. Konfiantza da haur batek pertsona gisa hazteko
izan behar duen gauzarik garrantzitsuena; izan ere, zenbat eta konfiantza
handiagoa izan geure buruarengan eta inguruan ditugun pertsonengan, orduan eta
gaitasun handiagoa dugu erronka berriak lortzeko. Eta hau ez da bakarrik
haurrekin gertatzen, baizik eta lur honetako gizaki guztiei gertatzen zaigu,
bakarrik, konfiantzak duela bere garrantzirik handiena haurraren lehen
urteetan, hau da, haurtzaroko etapan.
BIBLIOGRAFIA:
Pedagogía de la confianza.
(2019). Retrieved 19 December 2019, hemendik lortua: https://www.berakruz.eus/pedagogia-de-la-confianza
Comentarios
Publicar un comentario