KALITATEZKO HEZKUNTZA
Gaurko hausnarketan, kalitatezko Haur
Hezkuntza batentzako funtsezko alderdi batzuk aipatuko ditut. Hartutako ideiak,
noski, ez dira nireak, bibliografian jarritako Pdf arenak baizik, hala eta
guztiz ere, ideia horien aurrean nire iritzi kritikoa emango dut eta bukaeran
nik beste alderdi bat aurkeztuko dut.
Jakina, mundu guztiak ez ditugu iritzi edo
pentsatzeko era berdinak, beraz, hauek nik aukeratutako alderdiak dira, nire
ustez kalitatezko haur hezkuntza bat egoteko bete behar direnak, baina noski,
hori soilik da nire iritzia. Hau esanda, lehenengo alderdiarekin irekiko dugu
gaurko hausnarketa. Espazioen antolakuntza du lehenengo alderdiaren izena.
Haur- hezkuntzako geletan oso garrantzitsua da umeak mugitzen ari diren tokiak
zabalak izatea haiek, mugimendu nahi duten eratan gauzatzeko. Era berean, oso
garrantzitsua da espazio guztiak desberdinak izatea; horrela, haurrak entretenigarriago
egongo dira, gauza bitxiagoak egongo baitira haien aurrean. Oso garrantzitsua
da, halaber, haurrek inolako zailtasunik ez izatea gune horietara sartzeko, hau
da, sarbide errazekoak izatea komeni da, modu horretan irakasleok ez gara haien
gainean egon behar orduro.
Bestalde, daukagu alderdi emozionalei arreta
pribilegiatua ematea. Nire ustez, alderdi hau garrantzitsuenetariko bat da,
izan ere Haur Hezkuntzan, emozioek oso paper garrantzitsua jokatzen dute. Esan
dezakegu, hezkuntza sisteman dena emozioekin harremanetan dagoela, izan ere
hezkuntza on bat egoteko emozioen agerpena ezinbestekoa da, eta hare gehiago
ume txikiengan. Emozioek, eskolan barruan zein kanpoan egiten duen guztian
segurtasun eta konfiantza handiagoa izatera eramaten dute haurra. Emozioek
haurrei ematen dieten segurtasun horrek esploratu, jolastu, gauza berriak
ikertu nahi izatea eragiten du... Azken batean, emozioek erronka berriei aurre
egiteko orduan haurrak ausartagoak izatea eragiten dute, eta horrek azkarrago
ikastea eragiten du, egitera bultzatzen dituen konfiantza hori baitute. Eta
hori gutxi balitz, emozioek modu bizian ezagutarazten dituzte haurrak,
sentitzen dutela jakitea, sentitzen dutelako eta sentitzen dutenean oso
garrantzitsua delako, etorkizunean euren sentimenduak kudeatzen jakin dezaten.
Hizkera aberastua erabiltzearen alderdia
garrantzi handikoa da ere. Izan ere, jakin behar dugu, hizkuntzaren gainean
pentsamendua eta norberaren esperientzia eraikitzen joaten dela, hau da,
ikasteko gaitasuna. Oso garrantzitsua da haur-hezkuntzan irakasleek ikasleei
irakastea hitz egiten, kontatzen, eztabaidatzen, filosofatzen... azken finean,
bizitzako uneren batean denok ikasten ditugun gauza horiek guztiak, gizarte komunikatibo
baten parte garelako. Umeentzako, hizkera on bat izatea oinarria izan beharko
litzateke, aurreko alderdia haurrera eramateko adibidez ezinbestekoa delako
hitz egitea. Komunikatzeko gaitasuna izan behar dute eta hori eskolan ikasten
da, izan daitekeelako etxean hizkera ondo barneratzen dela, baina eskolan ondo
hitz egiten ikasten da, edo gutxienez hori izan beharko zen helburua.
Garapenaren dimentsio guztiak eta gaitasun
guztiak lantzeko jarduerak. Alderdi hau ondo ulertzeko, jakin behar dugu haurraren
garapen-etapa bakoitzak hura indartzeko eta multzoaren aurrerapen orekatuaren
oinarriak ezartzeko esku-hartzeak eskatzen dituela. Esku-hartze horiek jarduera
espezifikoak dira etapa bakoitzerako. Esan berri dugun hori, nahiko logikoa da,
eta, aldi berean, bistakoa da; izan ere, logikoa da haurraren adinaren
araberakoa izatea akzio bakoitza. Egia esan, alderdi hau oso ondo zaindu
beharko litzateke gela guztietan, funtsezko alderdia baita, baina batzuetan
pentsatu edo uste dugu haurrek bere gaitasunak baino gehiago egin ditzaketela;
horregatik, batzuetan, irakasleok presaka ibiltzen gara eta behar baino gehiago
exijitzen diegu.
Material dibertsifikatuak eta erabilera
anitzekoak. Haur-hezkuntzako gela batek, batez ere, oso agertoki
estimulatzailea izan behar du, ekintza-aukera ugari erraztu eta iradokitzeko
gai dena. Honek, lan giroa sortuko du ikasleengan, edo gutxienez gauzak
ukitzeko eta jakinmina sortzeko. Irakasle batek haur-hezkuntzan duen funtsezko
zereginetako bat giro bizigarria antolatzen jakitea da.
Bestalde, bitxia iruditzen zait beste alderdi
hau; Haur bakoitzari arreta indibidualizatua ematea. Horrekin ez dugu esan nahi
haur bakoitzari klase bat eskaini behar diogunik, ezta gutxiagorik ere;
bakarkako arreta iraunkorra garatu ezin bada ere, haur bakoitzarekin harreman
indibidualak izan behar direla esan nahi dugu, nahiz eta partzialki edo aldi
jakin batzuetan izan. Garrantzi handikoa da, umeak irakaslearen hurbiltasuna somatzea
edo gutxienez hor daudela jakitea. Alderdi honek, beste alderdi bat gehitzera
eraman du nire burua. Nik pentsatutako alderdia, maitasunarena da eta nire
ustez, garrantzitsuena dudarik gabe, kalitatezko haur hezkuntza posible
izateko. Txantxa dirudi ere, ez delakoan nago, beti pentsatu dut maitasuna
gauza oso indartsua dela eta are gehiago hezkuntza munduan. Umeak maitatuak
sentitzea ezinbestekoa da, horrekin motibatuak egongo baitira ekintza
guztietarako. Irakaslea eta ikaslearen arteko harremana ez da izan behar
urrutikoa, baizik eta guztiz kontrakoa. Irakasle batek bere bokazioa
umeengandik lortzen duen maitasunetik dator, edo gutxienez hortik dator nirea.
Maitasun hitza aipatzen dudanean, ez dut soilik esan nahi umeei maitasuna eman
behar diegula, baita ekintza guztiak egiterako orduan maitasun apur batekin
aurrera eraman behar ditugula.
Nire ustez, kalitatezko haur hezkuntza
maitasunarekin lortzen da, horrek beste alderdi guztien gainetik dago eta hori
martxan jarriz gero ametsetazko hezkuntza lortu ditzakegu. Hoberena izateak, ez
du esan nahi erraza izango denik, izan ere, maitasuna barruan daukagun
sentimenduak dira, beraz bokazioarekin ateratzen joaten den gauza da.
Comentarios
Publicar un comentario