BIZILORE ESKOLA
Bizilore
eskolaren iritzi kritiko bat eman baino lehen, zertan datzan proiektu hau
gainetik azalduko dut. Azkoitiko Bizilore eskola, aktiboa da, eta 2-12 urte
bitarteko neska-mutilak elkarrekin bizi eta komunitatean hazten dira. Bizilore
errespetuzko hezkuntza eta hezkuntza berrikuntzan oinarritzen den proiektu bat
da. 2012an hasi zituen bere lehen urratsak eta memento artan hezkuntza inguruko
kexak zituzten hainbat guraso eta hezkuntza profesionalak bildu ziren eta
hortik Bizilore sortu zen, eskola eredu berria zeukan ikastola.
Biziloreko
egunerokotasunera jotzen badugu hurrengoa aurkituko dugu. Umeak goizez eskolara
joaten dira, 9:00 inguruan sartzen dira barruan, baina hala eta guztiz ere
adinaren arabera sarreraren ordua nahiko malgua da. Bakoitzak bere erritmoan
eskolara eltzeko askatasuna dago. Biziloren, bilatzen dena da umeak eroso
sentitzea, beraz etorri berriak direnean goizez haien oinetakoak kutxetan uzten
dituzte eta etxeko zapatilak jartzen dituzte. Biziloren, umeak zirkulazio
librean egoteko denbora nahikoa dute, tarte horretan umeei hiru espazio
ezberdin eskaintzen zaie, bakoitzean hiru helduekin haiekin norbait egoteko. Umea
bere nahiak eta beharren arabera espazio batean edo bestean dago. Hauetan umea
zoriontsu dabil, izan ere, bera bakarrik gauzak ikertu ahal dituelako eta gustuko
duenarekin egon ahal delako. Hiru espazio hauen dinamika ikaragarri gustatzen
zait, ez da ohikoa eskoletan umeentzako aukera anitzak egotea haien garapena
hobeagoa izateko eta Bizilorek hori martxan jartzeko esfortzua egin du. Honek
Howard Gardnerren adimen anitzen teoria martxan jartzeko ideia bikaina iruditzen zait. Izan ere, ume
guztiek ez dituzte gaitasun berdinak, ona dena musikan, txarra izan daiteke eraikuntzean
eta ez horregatik ume horren jakintza maila baxuagoa da. Beraz, nire ustez,
Bizilorek dituen guneak asko laguntzen die umeei, bakoitzak bere adimena
indartu ahal izateko. Hau horrela izanda, Biziloren dauden gune desberdinak
goitik aipatuko ditut denok ikusi eta ikasi ahal izateko
gune bakoitzaren alde positiboak.
gune bakoitzaren alde positiboak.
Alde batetik,
dago Harrera gunea, hasieran azaldu dugunez, eskolako lehenengo momentuan
izaten diren lehenengo lekua. Horretan, umeak lagunak agurtzen dituzte,
irakasleekin lehenengo kontaktuak dituzte eta gurasoei agur esaten diote.
Eraikuntzaren barruan sartzerakoan daukagu Mugimendu gunea, horretan umea aske
da nahi duen eratan bere gorputza moldatzen. Mugimendua umearen garapenaren
ardatz garrantzitsua denez, gune honetan, haurrek mugimendu askatasunari eta
beharrari erantzuteko baliabide ugari eskura dituzte. Gune hau oso
garrantzitsua da, izan ere, honetan haurrek barruan daukaten tentsioa edo
emozioak azaleratzeko baimena daukatelako. Beste gune garrantzitsu bat,
Eraikuntza txokoa da, honetan umeak hainbat materialekin topo egiten dute, hala
nola: egurrezko blokeak, makilak, sokak, oihalak, kortxoak eta abar. Material
guzti honekin umearen sormena martxan jartzen da eta burutik dituen ideiak
fisikoki sortzen eta eraikitzen hasten da. Esan dugunez, ume guztiek ez dituzte
gaitasun berdinak, beraz, eraikuntza txokoan ez dira ume guztiak trebeak eta
hori errespetatu behar dugu irakasle bezala. Arte gunea ere badago, honetan
baita umeak hainbat materialekin topatzen dira eta haien bitartez sortzen
hazten dira. Originalak izaten dira gune honetan trebeak diren umeak, izan ere,
honek eskaintzen du sormen eta asmatzeko gaitasun berezia. Montessori gunea,
bizitza praktikoko eta egurrezko material sentsorialez osatuta dago. Materialak
funtzio autozuzentzailea du eta haurren neurrira egokitua dago. Haurrei aukera
ematen die, ikaskuntza globalizatuaren bidez, matematikako, natur
baliabideetako, geografiako, zein idazketa-irakurketako gaitasunetan trebatzeko.
Nire ustez, Biziloren dagoen txokorik garrantzitsuenetariko bat Naturaren gunea
da, izan ere, haiek garrantzi handia ematen diete gune honi eta nik pentsatzen
dut honek gauza positibo pilo eskaintzen dizkiola umeei. Honetan, umeek
material natural ugariekin top egiten dute eta hauen bitartez eta haiekin
esperimentatuz gauza berri asko ikasten dituzte. Gune hau esperientziaren bidez
ezagutzeko prestatutako eremua da eta honek asko aberasten ditu umeak, baldin
eta irakasleok ikasleak libre uzten baditugu. Azkenik, sukaldea eta jangela
aurkitzen ditugu eta hauek bai umearen autonomia garatzen laguntzen dutela.
Izan ere, honetan ume bere gauzak egiteko gai izan behar da eta saiatu behar da
inoren laguntzarik gabe gauzak burutzen, horren bitartez lortuko du bere
autonomia ete etorkizun batetarako prestatuago egoteko.
Txokoak alde
batera utzita, jakin behar dugu, Bizilorek bi gauza eskaintzen dizkiola familia
bakoitzari. Hasteko, familiei eskola eta etxea elkarren eskutik egoteko aukera
ematen diete. Horretarako, hilabetean behin hausnarketa saioak egiteko
elkartzen dira, hauek bilera modukoak dira eta horien bitartez ematen da aukera
seme-alaben hezkuntzan eta hazkuntza modu kontzientean parte hartzeko.
Azkenik eta Biziloreren
gaia pixka bat ixten, azkeneko gauzak idatziko ditut. Haurra izaki aktiboa da,
ezaugarriz betea, inguratzen duen guztia ezagutzeko jakin-mina sentitzen duena.
Bizilore-n, haurrari aukera ematen zaio bere burua behar bezala erakusteko;
testuinguru horretan, laguntzaileek errespetuz jokatzen dute bitartekaritzan,
eta erabateko garapena ahalbidetzen dute. Adierazpen askean eta jolasean
oinarrituta, haurrari testuinguru bat eskaintzen zaio, non libre den zer,
norekin eta zenbat denboraz egin nahi duen aukeratzeko, bakoitzak bere burua ezagutu
eta bere bulkadak aukeratu ahal izateko. Biziloren, emozioak paper
garrantzitsua jokatzen dute umeengan, izan ere, ikastola horrek umeei ematen
dien askatasuna libre uzten ditu umeak barnean daukaten guzti hori erraztasunez
kanporatzeko. Umeak haien emozioak bota ditzaten arazorik gabe, konfiantza
pedagogikoa sustatzea ezinbestekoa da, izan ere, horren bitartez umeak gustura
eta eroso sentitzen dira, lehenengo urratsak komunikazio ona egoteko.
BIBLIOGRAFIA:
Bizilore eskola aktiboa.
(2018). 19/12/ 2019 eskuratua, hemendik lortua: https://www.tabakalera.eu/es/charla-pedagogias-alternativas-crianza-bizilore-eskola-aktiboa
Comentarios
Publicar un comentario