JOLASEN GARRANTZIA
Jolasa hitza
entzutean, izan daiteke pertsona gehienak pentsatzea umeen dibertsioan, hau da,
umeek haien denbora librean edozein materialarekin ez aspertzeko egiten dituzten
ekintzak. Nagusiek, garrantzia kendu diote jolasei, pentsatzen ezinezkoa dela
jolas batek zerbait berezia eman ahal duela umeari. Arazoa da, pentsatzea
jolasa eta dibertsioa saku berean daudela, baina ez da horrela. Alde batetik
dago jolasa; barrutik kanpora gertatzen dena eta bestetik, dago dibertsioa; kanpotik
barrura gertatzen den hori. Oso desberdinak dira bi kontzeptu horiek, baina
hala eta guztiz ere, jarraitzen ditugu nahasten eta pentsatzen jolasak ez
direla guztiz lagungarriak gure umeentzako.
Umeak, haien
jolasteko eskubideak adierazteko zailtasunak dituztenez , helduagoak garenok ez
ditugu kontuan hartzen. Jakin behar dugu, umeek jolastu behar dutela, oso
beharrezkoa da, baieztatuta dagoelako jolasek gauza positibo ugari ematen dituztela
umearen garapena ona izateko. Zaila da pentsatzea, jolasen bitartez umeak
gauzak ikasten dituztela, baina bai, jolasten, klasean baino gauza gehiago
ikasten dituzte eta azkarrago barneratzen
dute ikasitako guztia. Eskoletan, irakasleak saiatzen dira umeari izugarrizko
informazioa buruan sartzen, egunero informazio berria eta umeen buruak
informazioz pilatzen doaz zentsurik gabe. Buruz ikasteak ez du ezertarako
balio, izan ere, hori luzaroan galtzen joango delako, gainera baieztatuta dago
Alba Carballoren postean; umeek aspertuta daudenean ez dutela denbora luzean
arreta mantentzen. Beraz, nahi badugu umeak ikastea denbora luzean eta haiek
aspertu gabe, beste teknika bat erabili beharko genuke, teknika hori jolastea
da eta oso baliagarria da. Jolastean umeek haien identitatea berreskuratzen
dute, zeintzuk gauza gorrotatzen dituzten eta zeintzuk maite jakiten dute,
balore asko ikasten dituzte; errespetua, laguntasuna, galtzen eta irabazten,
gauzak zaintzen…
Gaur egun, umeak
eskolan aspertzen dira eta horrek umearen bizitza laburtzen du. Umeak, eskolan
ordu gehiegi igaro arren, klaseak bukatu eta gero etxerako lanak presente dituzte
egunero eta horrek umeen denbora librea mugatzen du. Eskolek ezin dute umearen
denbora librea kendu, umeak haien burua entzuteko denbora izan behar dute,
zeintzuk diren haien ametsak, nahiak, gogoak… jakiten saiatu behar dira eta
hori soilik lortuko dute denbora librea badute. Horretaz aparte, gurasoek ez
dute jolasaren integrazioa bultzatzen ezta laguntzen. Izan ere, nahiko ohikoa
da gurasoen artean, haien semeak milaka eskolaz kanpoko ekintzetara apuntatzea,
semea ez aspertzeko eta zerbaitetan haritzeko. Horren bitartez umeek jakintza
maila altua izango dute, baina ez dute identitaterik izango. Sarritan entzun
ditugu gurasoak esaten; “buff, necesito un poco de tiempo para mi misma,
necesito relajarme y hacer mis cosas”. Helduok, ez gara txikiak baino gehiago,
beraz, guk denbora librea behar badugu gure gauzetan haritzeko, gure pertsonari
arreta emateko, umeek eskubide berdina izan behar dute. Ezinbestekoa da umeak
haien kabuz bizitza ikertzea eta esperimentatzen jakitea, horren bitartez
gizaki bezala hedatuko dira eta gai izango dira etorkizun batean arazoei aurre
egiten, aurretik zailtasunekin topo egin dutelako. Gainera, jakin behar dugu,
Jean Piaget esan zuen bezala: “ Los niños y niñas no juegan para aprender, pero
aprenden porque juegan”.
Arestian esan
dugunez, jolasak gauza positibo asko ematen dio umeari, beno eta ez soilik
umeari, nagusioi baita. Jolasak dira umearen gogoak esnatzen dituztenak, gogoak
ikasteko, esploratzeko, ikertzeko, ezagutzeko…. Gainera, jakin behar dugu ume
batek jolasten badu osasuntsu egongo dela, beraz, esan dezakegu ume baten medizinarik
sendagarriena jolastea dela, Imma Marinek dion bezala.
Pedagogian aditua
den neska honek , esaten digun bezala, gaur egun sozietate geldi batean bizi
gara, non pertsonok ordu asko ematen ditugu jesarrita ikasten, lan egiten, bideo-jokoetara
jolasten eta hainbat gauza gehiago. Edozein ume mugimendua behar du bere
bizitzan zehar, horrek osasuntsu mantentzen duelako eta gauzak ikasteko erraztasun
handiagoak izango dituelako. Beraz, umeak jolasa behar dute, mugitu behar dira
gauzak ikasteko eta zerbait berri esperimentatzeko, gainera, Imma Marinek dion
bezala; “El juego es emoción y sin emoción no hay aprendizaje”. Umeak emozioak
behar dituzte gauzak ikasteko eta horregatik esan dezakegu hezkuntzaren oinarrian
jolastea egon behar dela. Gainera, Francisco Morak esan zuen bezala: “El juego
es un invento poderoso de la naturaleza… El instrumento del juego, convinacion
de curiosidad y placer, es el arma mas poderosa del aprendizaje”. Hau ikusita,
nire galdera hurrengoa da: Nola utziko diogu jokoari oharkabean pasatzen?. Ezin
dugu hori gertatzen utzi, jolasek ezaugarri positibo ugari dituzte eta oso
eraginkorrak dira gizaki guztiongan.
Bestalde, jolasek
dituzten ezaugarri positiboen artean dago bat oso garrantzitsua dena; jolasten
dugunean ez da jolasaren kanpoan onurarik espero. Irabaztea jolasaren helburua
bihurtzen denean, jolasa bere esentzia galtzen du. Umeek jolasten dute haiek
nahi dutelako eta ez inork derrigortzen dituztelako, beraz ekintza bat
borondatez egiten denean probetxu handiagoa aterako zaio.
Datu bezala eta
jolasa zein modutan barneratu ditzakegun jakiteko, gamifikazioari buruz gauza
batzuk aipatuko ditu, uste dudalako baliabide ezin hobea dela hezkuntza aurrera
egiteko. Eskola berritzaileetan Gamifikazio metodoa aplikatzen hasi berri da,
umeak modu dinamiko batean ikasi ahal izateko. Gamifikazioa, jolasak eskolan
modu berezi batean sartzen datza, baina jakin behar dugu gamifikazioa ez dela
jolastea, baizik eta, jolasaren elementuak erabiltzea ikaskuntzaren motibazioa
umeengan hasteko.
Honen helburua da
umeen trebetasunak sustatzea eta garatzea, modu honetan lortzen dugu umeek
haien hoberena ateratzea eta horren bitartez jakintzaz osatzea haien adimena.
Gamifikazioaren bitartez, espero da umeak gehiago ikastea edo gutxienez, goxatzea
hori egiten duten bitartean. Tresna oso baliagarria izan daiteke umeak, jolasaren
bitartez hezitzeko, gainera lehen esan dugunez umeak jolasak behar dituzte,
beraz zer dago hobeto gamifikazioa baino, jakintza teorikoa eta praktikoa fusionatzen
baititu.
BIBLIOGRAFIA:
Caraballo, A. (2019). El
tiempo de concentración de los niños según su edad. 19/12/2019an eskuratua,
hemendik lortua : https://www.guiainfantil.com/blog/educacion/aprendizaje/el-tiempo-de-concentracion-de-los-ninos-segun-su-edad/
¿Qué es la gamificación y
cuáles son sus objetivos?. (2019). 19/12/2019an eskuratua, hemendik aterata: https://www.educaciontrespuntocero.com/noticias/gamificacion-que-es-objetivos/70991.html
imagin elephants. (2015).
19/12/2019an eskuratua, hemendik lortua: https://www.youtube.com/watch?v=-Y_lQNJPE6s&t=1321s
Comentarios
Publicar un comentario