EMOZIOEN GARRANTZIA HAUR HEZKUNTZAN

Resultado de imagen de niños emociones
Gaurko artikuluan hezkuntza emozionalari buruz eta honek haurren garapenean duen garrantziari buruz ikasi ahal izatea espero dut. Gaiari buruzko informazioa hainbat iturri zientifiko eta fidagarritan bilatzen ikasiz, gaiari buruzko iritzi kritikoa osatzen saiatuko naiz.
Denbora luzez emozioak garrantzi gutxikotzat jo izan dira, eta beti eman zaio garrantzi handiagoa gizakiaren alderik arrazionalenari. Baina emozioek, egoera afektiboak direnez, norberaren barne-egoerak, motibazioak, nahiak, beharrak eta alde objektiboak adierazten dituzte. Hau horrela izanda, konturatu behar gara emozioak arrazoia baino askoz ere garrantzitsuagoak direla, edo gutxienez gizakiagoak egiten gaituzte. Emozioek norberarekin konektatzen laguntzen digute. Zer sentitzen dudan jakitea, ni ikusi ahal izatea eta besteak modu positibo eta objektiboan ikustea. Hori bai izan beharko zela ikaskuntzaren oinarri nagusienetarikoa; Nork bere burua maitatzea, besteekin eskuzabalago izatea edo porrotak onartzea, ez dago beti oinordetzan jaso dugunaren menpe. Beraz, ikasten jarraitzeko eta egunez egun gure jarrerak hobetzeko gai izan behar dugu, Monica Armasek esaten duen bezala; “Al aprender a liderar nuestras emociones, fortalecemos nuestros pensamientos y disfrutamos del presente, convirtiéndonos en personas emocionalmente inteligentes”. Emozionalki adimentsuagoak izaten ikastea, azken batean, zoriontsuagoak izaten ikastea da. Arestian aipatu dugunari, adituek inteligentzia emozionala deitzen diote eta asken urte hauetan eskoletan Hezkuntza emozionala ohiko irakasgai akademikoetan erantzun gabeko gizarte-premiei erantzuten dien hezkuntza-berrikuntzan bilakatu da.
Aurrekoarekin lotuta, jakin behar dugu haurtzaroa dela ikaskuntzak hobekien eskuratzen duen unea, eta emozioen erabilera funtsezko ikaskuntza da; gizartean moldatzeko, komunikatzeko eta guneetara egokitzen aukera ematen digutelako. Gaitasun emozionalak eskuratzeko haurren adimen emozionalak bizitzarako prestatzen duela haurra, adi egoteko eta gerta dakizkiokeen arrisku sozialetatik defendatzeko aukera ematen diola, adikzioetatik adibidez. Ikerketek agerian utzi dute kontrol eta tolerantzia emozional eskasa duten pertsonak gehiago direla Adikzioen munduan erortzeko, kontrol eta tolerantzia emozional handiagoa dutenak baino, (educapeques.com)en esaten duten arabera. Gainera, ez dugu ahaztu behar emozioa motibazioaren lagun fidela dela, helburuak lortzeko motorra. Beraz, umeak klasean daudenean emozioak behar dituzte kideekin ondo moldatzeko, elkarbizitza egoki bat bilatzeko eta klasean ikasteko gogoak izateko. Irakasleak bere aldetik, baita ere emozioak izan behar ditu, izan ere haurrek, berak dituen emozio guztiak harrapatuko ditu eta horiek kopiatu. Irakasle bat motibatuta joan behar da klaseetara, umeenganako arreta lortzeko eta klaseak dinamikoak eta giro onean emateko. Honekin lotuta, uste dut aipatzekoa dela Daniel Goleman psikologoak ematen duen definizioa heziketa emozionalari buruz; gure eta besteon sentimenduak ezagutzeko ahalmena, baita ere gauzenganako motibazioa lortzeko bidea. Beraz, honen bitartez ikusi dugu, emozioak ez direla onak soilik ikasleentzat, irakaslearentzat baita era.
Ikaskuntza-prozesuan, emozioak dira ikasteko atea irekitzen dutenak, eta, horrela, oroitzapenak sendotzea errazten du. Informazioaren prozesamenduaren barruan, funtsezko papera betetzen du sistema organikoak (garun emozionala izango litzatekeena). Horrela, funtsezkoa da argi izatea gure ikasleek ikasteko unean duten gogo-aldartea eta lana erlazionatzen duten emozioak faktore erabakigarriak izango direla beren garapen-prozesu osorako.Beraz, oroitzapen batek memorian iraun dezan, emozio bati lotu behar zaio, posible positibo izateari. Psikologiako aditu batzuek diote; “Las emociones son el pegamento de la memoria”, hori horrela izanda, ulertuko dugu, denok eta are gehiago umeak, emozioak behar dituztela. Bizi izandakoa edo ikasitakoa buruan eduki beharrean, bihotzean ondo gordeta izateko, emozioak behar ditugu. Azken finean, gizakion burua, dutxan desegiten diren koloreetako bola bezalakoa da, hau da, hasieran kolorez eta sustantziaz beteta daude, informazioz beteta, baina, denborarekin bola horiek desegiten joaten dira. Bestalde, gure bihotza, eztia bezain iraunkorra da, botean sartzen den guztia ez da inoiz ustelduko. Honekin, esan nahi dudana da, ume guztiek emozioak behar dituztela, eta ez bakarrik klasean ikasitakoa hobeago barneratzeko, baizik eta bizipen anitzen bizitza bat izateko. Investigacion y Ciencia (2010) web orrian esaten duten besala: “Las imagenes emocionales resisten mejor el paso del tiempo. Al estar mas consolidadas, su conservación a largo plazo también resulta mejor”.
Boixen arabera (2007), klasea, eskola edo pertsonen bizitza infernua edo paraisoa izatea han bizitzen diren emozioen araberakoa da; izan ere, gure i.e. garatzea benetan merezi duen zerbait badago, hori funtsezko faktorea da pertsona gisa gure errealizazioan eta gure zoriontasun pertsonalean, edozein gizakiren bizitzan helburu nagusia baita. Valerok (2009) honela adierazten du: "Sentimenduen hezkuntza bizitza zoriontsuaren bermea da" (58. or.). Gainera, GonzalezRamirezen arabera (2007), sentimenduen mundua eta
Emozioek gizarte mundura hobeto egokitzeko aukera ematen digute, komunikazio eraginkorra izaten, motibazio pertsonala, helburuak lortzea, pertsonen arteko gatazkak konpontzen, enpatikoak izaten...

Beraz, arrakasta ez dago bakarrik koziente intelektualaren mende, i.e.: paper ukaezina du (Goleman, 1998). Are gehiago, esan genezake hezkuntza emozionala pertsona arduratsuagoak prestatzeko aukera ematen diguna dela; izan ere, gure bizitzak ez daude logikak gobernatuta soilik, gure mundu emozionalak gure erabakiak eta ekintzak motibatu eta mugiarazten ditu (Freshwater & Stickley, 2004).


BIBLIOGRAFIA:

Inteligencia emocional en niños: Inteligencia emocional en la base de la educación. (2019).  19/12/2019,hemendik lortua: https://www.educapeques.com/escuela-de-padres/inteligencia-emocional.html

Bisquerra, R. (2003). Revista de investigación educativa. Retrieved 23 December 2019, hemendik lortua:
J
ara, P. (2019). ¿Qué son las emociones?. 23/12/2019, hemendik lortua:
https://www.psicoactiva.com/blog/que-son-las-emociones/ 

Alberto, A. (2018). La importancia de las emociones en el aprendizaje.23/12/2019, hemendik lortua:https://www.fundacionquerer.org/2018/04/23/la-importancia-las-emociones-aprendizaje/  

Armas, M. (2019). Sobre todo las personas. 23/12/2019, hemendik lortua;
http://centrolibera.es/quienes-somos/ 

Fernandez, A. (2016). Aportes para la educación de la Inteligencia Emocional desde la Educación Infantil. 23/12/2019, hemendik lortua;https://www.investigacionyciencia.es/revistas/mente-y-cerebro/deconstruccin-de-la-memoria-509/las-emociones-cemento-del-recuerdo-8296 

Comentarios