LOCZY
Gaurko
hausnarketan Lockzyri buruz hitz egingo dugu eta horretarako beharrezkoa da
marko teorikoan pixka bat ipintzea. Hasteko, jakin behar dugu Loczy kaleko
Casa-Cuna Emmi Piklerrek sortu zuela, Hungariako pediatra, 1902an Vienan
jaioa.1946an, Hungariako gobernuak Budapesteko Casa-Cuna bat zuzentzeko eskatu
zion. Gurasoen haur pribatuentzako etxea zen; ez derrigorrez haur umezurtzak,
baizik eta beren gurasoez arduratu ezin ziren haurrak. Gerra amaitu berria zen,
eta haur umezurtz askori etxea eman behar zitzaien; baina baita, adibidez,
guraso tuberkulosien kutsaduratik babestu behar ziren haurrei ere. Bere
helburua, bertan hazten ziren txikiei, euren garapena iragarriko zuen eta
Erakunde baten baitan bizitzak sor ditzakeen gabezia dramatikoak eta
gurasoekiko lotura esanguratsurik eza saihestuko zituen bizi esperientzia bat
eskaintzea zen.
Haur eskola
moduko hori, etxe perfektua da adin gutxiko haurrentzat. Haurren neurrira
eraikia eta egokitua dago, honetan txikiak aske dira beren emozioak eta
sentimenduak inolako beldurrik gabe adierazteko. Ikastetxe honetan haurrei
gauzekiko interesa pizten uzten diete, ikastetxe honetako helduek ez dituzte
ezertara behartzen umeak, txikiak dira erritmoa eramaten dutenak, modu horretan
haurraren adimena libre eta inolako hesirik gabe uzten dute. Gainera, haurrek
asko ikasten dute, haiek hartzen baitute ikertzeko ekimena, eta zaintzaileek ez
dute hori eteten. Loczyin , haurrak eroso eta seguruak sentitzen dira, baina
hori horrela izateak ez du esan nahi umeak gehiegi babestu behar direnik,
guztiz kontrakoa baizik. Haurrei beren denbora utzi behar zaie, beren kabuz
garatzen joan daitezen; asko babesten baditugu, horrek segurtasun falta eta
beldur asko eragingo dizkie gauza berriak ikertu eta esploratzeko orduan. Izan
daiteke, pertsonok pentsatzea mota honetako zentroetan umeak arau gabe jardutea
eta zaintzaileak morroi bezala tratatzea, baina Loczyn ez dira gauza hauek
gertatzen. Ume batek arauak izan behar ditu, bai hala bai, jakin behar dutelako
haien mugak zeintsuk diren eta zer dagoen ondo eta zer txarto bereizi behar
dutelako, baina horrek ez du esan nahi umeak arau hauek beteko dituztenik
lehenengo aldian. Umeak, haien denbora behar dute normak errespetatzeko eta
nagusiok ez gara oso onak haien denbora errespetatzen, pazientzia gutxikoak
gara, baina Loczyko zaintzaileak hau errespetatzen saiatzen dira. Bestalde,
jakin behar dugu umeei ez zaie burutik pasatzen nagusiak edo zaintzaileak haien
morroiak izatea, haiek sentitzen baitute beren zaintzaileen eta haien artean
badagoela berdinen arteko harremana; beraz, giro horretan helduak txikienekin
moldatzen badira ere, hauek ere helduekin egiten dute topo.
Loczyn, umeak oso
sortzaileak dira edo gutxienez izateko aukera ematen zaie. Beste haur-zentro
askotan ez bezala, ikastetxe horretan haurrak dira beren garapenaren erritmoa
ezartzen dutenak, eta, horrela, haurrek giro positiboan jokatzen eta
esploratzen uzten dute, beren nahierara jolasteko eta esploratzeko aukera izan
dezaten, eta inork eta ezerk ez die mozten jolasteko eta ikasteko erabiltzen
duten sormena.
Nire ustez,
Loczyn erabiltzen den metodologia zoragarria da, umea ikaskuntza-prozesuaren
erdigunean jartzea itzelezko haurrera pausua da hezkuntza arloan. Educere erabiltzea
hezkuntza-ikuspegi bezala Educare baino, oso gauza positiboa da hezkuntza
munduan. Horretan, umea hezkuntza prozesuaren eragile aktiboa bihurtzen da,
gainera, umeak berak garatuko du bere ikaskuntza prozesua eta hezitzailearen
estimulazioa edo gidaritza jasoko du. Irakasleoi, gehienetan, gertatzen zaigu
beldurra ematen digula umea klaseen erritmoa jartzen duena izatea, uste
dugulako modu horretan klasea kaos batetan bihurtuko dela eta planenean zeuden
egitekoak ez direla denboran beteko. Irakaslea, umearen alboan egon behar da
beti, bera gidatzen eta edozein mementotan laguntzen, modu horretan, klaseko
giroa positiboa izango da. Bestalde, uste dut irakasleok nahiko zentratuta
gaudela beti planean dagoen materia guztia ematen, baina, are garrantzitsuagoa
da ikasleek ikasten duten apur hori ondo barneratzea eta barneratzen duten
bitartean pozik bizitzea inolako estresik gabe. Lehen aipatu dudanez, ume
bakoitzak bere erritmoa dauka gauzak ikasterako orduan eta ume batek besteak
baino denbora gehiago izateak ez du esan nahi tontoagoa denik, baizik eta denbora
pixa bat gehiago behar duela. Batzuetan, uste dugu umeak Word orriak bezalakoak
direla, informazioa horietan idatzi eta idatziz betetzen joaten gara eta botoi
bat zakatzen, dena gordeko dela. Baina, umeak hori baino askoz ere
konplexuagoak dira, izan ere, umeak sentimenduak dituzte eta hori uste hala ez
eragin handia dauka gauzak barneratzeko orduan. Nik adibidez, nahiago dut, nire
umeak bi gauza soilik ikastea urte oso batean, bost gauza ikasi baino eta denak
erdi zintzilik geratzea.
Loczy gaia
aztertu eta gero, esango nuke, gure herrietako ikastetxe guztiak Loczyren
ereduaren zatiak kopiatu beharko lituzketela, izan ere, Loczy ikastetxea
tradizioa apurtzen duen ikastetxe gutxienetariko bat da, non umea da
hezkuntzaren gidaria eta hori zoragarria da. Zoragarria da ikustea umea eta
nagusiaren arteko harreman sendo hori, zoragarria da jakitea txikitxoenek giro
zoriontsu eta atsegin batean hezten hari direla eta benetan zoragarria da
ikustea irakaslearen funtzioa haratago doala.
BIBLIOGRAFIA:
Emmi Pikler y el instituto
Lóczy. (2019). Retrieved 19 December 2019, hemendik lortuta: https://www.piklerloczy.org/es/emmi-pikler-y-el-instituto-l%C3%B3czy
Loczy, un hogar para
crecer. (2019). Retrieved 19 December 2019,hemendik lortua: https://www.youtube.com/watch?v=3eMnOsoK2Ws&feature=youtu.be
Comentarios
Publicar un comentario