Entradas

Mostrando entradas de diciembre, 2019

AZKEN SARRERA

Imagen
Hau azken sarrera izanda, bukatutzat ematen dut Irakasle Funtzioko Bloga. Jakinarazi nahi dizuet hasieran pentsatzen nuela blogarena gauza erraza izango zela, baina nire egoera ikusita; ordu batzuk barru entregatu behar dudala, esan dezaket bidea ez dela bat ere erraza izan. Zintzo izaten, esan behar dut porru eginda nagoela, izan ere, lan hau oso luzea eta iraunkorra izan da eta ez dut denbora oso ondo kudeatu. Gora-behera asko izan ditut; bazeuden egunak blogarekin ehuneko ehunean jarrita nengoela eta bestalde, egon dira asteak ezer gabe geldi utzi dudala lan hau. Hasteko, esan behar dut nire helburua zela zortzi hausnarketa egitea, pentsatzen nuelako denbora soberan edukiko nuela eta nahiko azkar bukatuko nituela. Baina gauzak ez dira nahi nuen bezala atera, izan ere, sei hausnarketa egin ditut,  teknografia eta beste gauzatxoren bat  gehitu gabe . Pasadan astean estuki nengoela ikusita,  banekien hausnarketa guztiak ez nituela bukatuko, bada, nahiago nuelako sei egin, baina on

KALITATEZKO HEZKUNTZA

Imagen
Gaurko hausnarketan, kalitatezko Haur Hezkuntza batentzako funtsezko alderdi batzuk aipatuko ditut. Hartutako ideiak, noski, ez dira nireak, bibliografian jarritako Pdf arenak baizik, hala eta guztiz ere, ideia horien aurrean nire iritzi kritikoa emango dut eta bukaeran nik beste alderdi bat aurkeztuko dut. Jakina, mundu guztiak ez ditugu iritzi edo pentsatzeko era berdinak, beraz, hauek nik aukeratutako alderdiak dira, nire ustez kalitatezko haur hezkuntza bat egoteko bete behar direnak, baina noski, hori soilik da nire iritzia. Hau esanda, lehenengo alderdiarekin irekiko dugu gaurko hausnarketa. Espazioen antolakuntza du lehenengo alderdiaren izena. Haur- hezkuntzako geletan oso garrantzitsua da umeak mugitzen ari diren tokiak zabalak izatea haiek, mugimendu nahi duten eratan gauzatzeko. Era berean, oso garrantzitsua da espazio guztiak desberdinak izatea; horrela, haurrak entretenigarriago egongo dira, gauza bitxiagoak egongo baitira haien aurrean. Oso garrantzitsua da, halaber,