AURKEZPENA
Nire izena Oihane
Garcia da, 18 urte ditut eta Vitoriako unibertsitate publikoan Haur Hezkuntza
ikasten dut. Unibertsitatean bost ikasgai ditugu eta horien artean Irakasle
Funtzioko ikasgaia aurkitzen da, blog hau sortzearen arrazoia izan dena.
Irakasle Funtzioa ematen digun irakaslearen izena Alaitz da eta berea izan da
blog hau egiteko aukera eman diguna. Gainera, bera izan da gure bloga ondo
bideratzeko behar genituen baliabideak eman dizkigunak, hala nola; iturri
fidagarrien izenak, txostenak, bideoen linkak, adituen konferentziak etab.
Sarrera bezala
eta irakasle funtzioko ikasgaia zertaz doan hobeto ulertzeko, azalpen labur bat
ematera ausartuko naiz. Ikasgai honen helburu nagusia; ikaslearen jarrera zein
izan behar den ulertzea da. Irakasle baten papera gehienok uste duguna baino
askoz zailagoa da, gauza asko jakin behar dira baina batez ere bokazioa izatea
garrantzitsuena da. Irakasgai honekin ez dugu bokazioa garatu, baina bai
irakasle hobeak izateko prestatu gaituela. Hasteko, autonomoak izaten ikasi
dugu; izan ere, azaltzen ziren gaien inguruan ikasteko, gure kontura irakurri
eta ikertu behar izan dugu, eta teknika hori zoragarria iruditzen zait, aldi
berean beldurgarria, ez nagoelako ohituta nire kabuz gauzak ikertzen. Blogean,
jarraian ikusiko dugunez, irakaskuntzarekin lotutako gai garrantzitsu pila bat
ikasi ditugu, baina batez ere irakasle izatearen funtzioarekin lotutakoak. Emozioen garrantzia, jolasen beharra,
konfiantzaren agerpena eta abar izan dira jorratu ditudan gaietako batzuk. Azko
dira jorratu beharreko gaiak, baina nik soilik sei aukeratu ditut, haiekin
gustura sentitzen naizelako nire iritzia ematerako orduan.
Comentarios
Publicar un comentario